XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bedeinkatua gure Salbatzailea, Beragan gizakiak berritzen dituena, horrela zaharra utzi eta guztia berritua geldi dadin.
Horregatik, uste osoz esango diogu:
- Zeru berri eta lur berriak agindu dizkiguzun Jauna, berri gaitzazu beti zeure Espirituaz, zeruko Jerusalemen goza zaitzagun.
- Zurekin batera, Jauna, saia gaitezela mundu hau zure Espirituaz asetzen, horrela seguruago iritsi dezan munduak bere helburua zuzentasunean, maitasunean eta bakean.
- Iguzu, izan dezagula arreta eta maitasuna, ez gauza handietan bakarrik, baita eguneroko gorabehera txikietan ere, eta gehiegizkotik aldegin dezagula, senide behartsuei laguntzeko.
- Atera gaitzazu gaitzetik, eta bide zuzena iluntzen duten lilura txoroetatik zaindu gaitzazu.
Gure Aita.
Begi onez ikus, Jauna, zeurea duzun eta zurea izan nahi duen herri hau;